lunes, 26 de noviembre de 2012

KULTURARTEKOTASUNA ETA ERRESPETUA

Kulturartekotasuna: beste kulturekiko errespetua.
Gure ikasgeletan kultura ezberdinetako umeak egongo dira seguruenik eta gu egoera honetako aberastasunaz baliatu behar gara. Izan ere, etekin handia atera ahal diogu ikasleen artean beraien kulturak komentatzen badituzte eta gainera elkar errespetatzen badute. Irakaseok kultura ezberdinetako dantzak edo kantak eta ohiturak erakutsi ahal ditugu.


Bideo honen bidez abesti txinatar hau entzun eta erabiltzen diren instrumentuak aztetrtu dezakegu eta baita agin dantzaren bat dantzatu, hau da, beraien folklorea aztertu.

viernes, 23 de noviembre de 2012

KULTUR ANIZTASUNA

Umeak beraien kulturaz gain Munduan beste kultura batzuk badaudela ere ohartzea komenigarria da horretarako ideia ona da kultura eta arraza desberdineko pertsonaiak dituzte umeen ipuinak kontatzea eta aztertzea.



EUSKAL HERRIKO KANTAK


Seguru nago denok noizbait Euskal Herriaren inguruan dauden abestiren bat entzun duzuela. Abesti hauek oso ondo deskribatzen dituzte gure herria nolakoa den. Kasu honetan Benito Lertxundiren "Bizkaia Maite" aukeratu dut, izan ere, abesti honek primeran erakusten du gure ingurua nolakoa den.


TXINDOKIKO MARIREN KONDAIRA

Umeak beraien herriko kulturaren parte sentitzeko beste idei polit bat bertako istorioak edo kondairak kontatzea da. Gehienetan kondairak euskal mitologiako pertsonaien ingurukoa izaten da.

Hona hemen Txindokiko Mariren istorioa:


Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euri jasa hasi zuenean, herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela. Marizulo kobazuloa zuen bizileku, eta urrez estalia zuen. Dena urrezkoa omen zen barruan, altzariak ere bai. Behin batean, asteak euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino-txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.
Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.

Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik:

—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori!

Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.

jueves, 22 de noviembre de 2012

EUSKAL DANTZAK


Komenigarria da haurra txikitatik gure kulturan murgiltzea eta horretarako ideia ona izan daiteke dantzen bidez egitea, kasu honetan euskal datzen bidez egingo dugu. Aukeratutako kanta Joxe MAri Zapatalari da:


 JOXEMARI ZAPATALARI
Zapa zapa zapatalari
ene Joxe Mari
zapatak konpontzen ari da
kolpeka kantari.
Joxe Mari zapatalari
kantari alaia,
esku batean mailua du
bestean porroia.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josi
josi eta josi.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josirik zapatak.
Haria hartu argizaria
orratzan zatz!
korapilo bat, korapilo bat!