martes, 4 de diciembre de 2012

AGUR T’ERDI


Agian hau nire blogaren azkenengo sarrera izan daiteke eta aprobetxatu nahiko nuke gogorazteko kultura eskolako kideek erakunde moduan partekatzen dituen esanahien, balioen eta printzipioen multzoa izanik, kontu handia izan behar dugula transmititzen ditugun ereduekin.
Izan ere, behin baino gehiagotan kultura ez da inon idatzirik agertzen, hau da, inplizituki gure jarreren bidez transmititzen dugu. Beraz oso argi izan behar dugu zeintzuk diren transmititu nahi ditugun balioak eta aldez aurretik aurrera eramango diren proiektua eraiki.
Bestalde, behin zehaztuta zeintzuk diren transmititu nahi ditugun balioak eta printzipioak, kultura usadio eta ohitura bezala hartuta gure kulturaren partaide bihurtuko dugu haurra, haurraren kulturarekiko errotzea bilatuz. Azken aldi honetan haurrek beraien kulturarekiko demostratu ez duten maitasuna bultzatuz eta indartuz.
Bukatzeko, irakasleok ere gure kultura maitatu behar dugu era honetan haurrei hitz egiten ari garen kultura horretaz(usadioak/ohiturak) gozatzeko aukera izateko eta etxean aukera izango ez balute eskola kulturaz gozatzeko eremuan bilakatuz.

Bukatzeko oso gustukoa dudan abesti hau uzten dizuet:


Eskerri, asko!!

domingo, 2 de diciembre de 2012

OHITURAK ETA USADIOAK

Lehenengo sarreran esaten nuen moduan kultura gizarteak ikasten dituen jokamoldeak eta ohiturak direnez gero ez legoke txarto, nahiz eta gaur egun gizartea oso aldatuta egon gelako umeetako aiton-amonei gonbidatzea eta haiek beraien garaiko bizimodua eta ohiturak komentatzea: janzkera, bizitokia, zer egiten zuten...
Haurrek elkarrizketa prestatu beharko lukete eta elkarrizketa eta gero irakasleen ardura izango litzateke ardura, erlkarrizketari mamia ateraz. Hona hemen proposamen batzuk: argazkiak eraman eta denon artean komentatu, marrazkiren bat eraman margotzeko, kantaren bat...



Baserri eskola batera egun batzuk pasa joatea ere ez legoke bat ere txarto, umeak bertako bizitza ikusteko.


lunes, 26 de noviembre de 2012

KULTURARTEKOTASUNA ETA ERRESPETUA

Kulturartekotasuna: beste kulturekiko errespetua.
Gure ikasgeletan kultura ezberdinetako umeak egongo dira seguruenik eta gu egoera honetako aberastasunaz baliatu behar gara. Izan ere, etekin handia atera ahal diogu ikasleen artean beraien kulturak komentatzen badituzte eta gainera elkar errespetatzen badute. Irakaseok kultura ezberdinetako dantzak edo kantak eta ohiturak erakutsi ahal ditugu.


Bideo honen bidez abesti txinatar hau entzun eta erabiltzen diren instrumentuak aztetrtu dezakegu eta baita agin dantzaren bat dantzatu, hau da, beraien folklorea aztertu.

viernes, 23 de noviembre de 2012

KULTUR ANIZTASUNA

Umeak beraien kulturaz gain Munduan beste kultura batzuk badaudela ere ohartzea komenigarria da horretarako ideia ona da kultura eta arraza desberdineko pertsonaiak dituzte umeen ipuinak kontatzea eta aztertzea.



EUSKAL HERRIKO KANTAK


Seguru nago denok noizbait Euskal Herriaren inguruan dauden abestiren bat entzun duzuela. Abesti hauek oso ondo deskribatzen dituzte gure herria nolakoa den. Kasu honetan Benito Lertxundiren "Bizkaia Maite" aukeratu dut, izan ere, abesti honek primeran erakusten du gure ingurua nolakoa den.


TXINDOKIKO MARIREN KONDAIRA

Umeak beraien herriko kulturaren parte sentitzeko beste idei polit bat bertako istorioak edo kondairak kontatzea da. Gehienetan kondairak euskal mitologiako pertsonaien ingurukoa izaten da.

Hona hemen Txindokiko Mariren istorioa:


Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euri jasa hasi zuenean, herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela. Marizulo kobazuloa zuen bizileku, eta urrez estalia zuen. Dena urrezkoa omen zen barruan, altzariak ere bai. Behin batean, asteak euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino-txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.
Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.

Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik:

—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori!

Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.

jueves, 22 de noviembre de 2012

EUSKAL DANTZAK


Komenigarria da haurra txikitatik gure kulturan murgiltzea eta horretarako ideia ona izan daiteke dantzen bidez egitea, kasu honetan euskal datzen bidez egingo dugu. Aukeratutako kanta Joxe MAri Zapatalari da:


 JOXEMARI ZAPATALARI
Zapa zapa zapatalari
ene Joxe Mari
zapatak konpontzen ari da
kolpeka kantari.
Joxe Mari zapatalari
kantari alaia,
esku batean mailua du
bestean porroia.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josi
josi eta josi.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josirik zapatak.
Haria hartu argizaria
orratzan zatz!
korapilo bat, korapilo bat!

viernes, 21 de septiembre de 2012

KULTURA

Kaixo lagunok! Hau nire bloga da, printzipioz Haur Hezkuntzan kulturaren transmizioa egiteko zenbait proposamen komentatuko ditut. Ahalik eta proposamen gehien sartzen saiatuko nahiz. Horretarako iritziak, bideoak eta hainbat gehiago erabiliko ditut.

Hau nire lehengo sarrera izanda lehenik eta behin kultura zer den komentatzea ondo legokeela uste dut. Harluxet hiztegi entziklopedikoa dioen bezala kultura gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa da, hau da, arbasoengandik ikasi duguna da gure kultura.
Eskola gizartea tamaina txikian bezalako errepresentazio izan daiteke eta hainbat kultura(ohitura/usadio) batzen eta nahasten dira, horregatik kontu handiz landu behar da, errespetutik.
Gainera, eskola leku aproposa da euskal kultura lantzeko eta haurrek eremu honetan kultura honetaz ikasi eta gozatzeko aukera daukate. Izan ere, bertakoak izanda beraien jatorrizko kultura garrantzitsuaz gain bertakoaz ere jabetu behar dira.
Bukatzeko eskola hainbat kultura ezberdin elkarrekin bizitzeko leku aparta da, bertan haurrek aukera baitute beste kultura batzuk ikusteko eta baita hainbat kultura elkarrekin bizi daitezkelea.  Era honetan gainerako kulturen oinarria zein den aztertzen ikasiko dute eta ez beraien kulturen balioetan oinarrituz (kultur erlatibismoa).